XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2014ko urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

ABADIÑO TALDE TXAPELDUNA: NAGUSITASUN HANDIA.

 

            Rodrigo Sarralde Osua (2.193): 6’5 puntu 8 partidatan (% 81’25).

            Alain Prieto Aranguren (2.173): 6’5 puntu 8 partidatan (% 81’25).

            Yeray Galzagorri Uli (2.218): 6 puntu 8 partidatan (% 75).

            Diego Sarralde Osua (2.143): 5’5 puntu 8 partidatan (% 68’75).

Alberto Garcia Martinez (1.578): Puntu bat 2 partidatan (% 50).

Aritz Eder Elexpe (1.626 Euskal elokoa): 0 puntu partida batean (% 0).

 

            Abadiño ate handitik sartu zen berriz Ohorezko Mailan. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Ia erran daiteke bere azkeneko bi arerioek zortea izan zutela, ordurako lanak eginak zituelako.

 

            Rodrigo Sarralde Osua eta Alain Prieto Arangurenen lan onean oinarritu zen taldea, batez ere. Hala ere, Yeray Galzagorri Uli eta Diego Sarralde Osua ez ziren haiengandik urrun ibili. Talde sendoa erakutsi zuen Abadiñok.

 

SESTAO B TALDE TXAPELDUNORDEA: SASOIAN AMAITU ZUEN.

 

            Sergio Trigo Urquijo (2.251): 5’5 puntu 9 partidatan (% 61’11).

            Ivan Alonso Alonso (2.157): 4 puntu 7 partidatan (% 57’14).

            Javier Marchena Hurtado (2.091): 5’5 puntu 8 partidatan (% 68’75).

            Eneko Wu Martin (2.112): 2’5 puntu 6 partidatan (% 41’67).

            Alex Rodriguez Gonzalez (1.976): 3’5 puntu 6 partidatan (% 58’33).

 

            Sestao B  hiru aldiz izan da txapeldun Lehenengo Mailan, igotzeko aukerarik gabe beti ere. Aurten balentria hori errepikatuko ez zuela garbi zegoen ia hasieratik. Hori bai, azkeneko txanpa ederra egin zuen eta txapeldunorde geratu zen. Urnieta igoko da, baina bere atzetik sailkatuta.

 

            Jokalarien portzentaiak ez ziren izugarriak izan, baina erregulartasunak saria izan zuen. Onena Javier Marchena Hurtado izan zen (% 68’75). Sergio Trigo Urquijok hala nola defendatu zen lehenengo mahaian (% 61’11). Besteak apalago ibili ziren, baina Ivan Alonso Alonsok eta Alex Rodriguez Gonzalezek erraz gainditu zuten % 50eko langa.

 

URNIETA HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: ONGI KOIPEZTUTA ARITU ZEN UNE ORO.

 

            Josu Agirre Canflanca (2.205): 5 puntu 9 partidatan (% 61’11).

            Luis Angel Ortega Fuentes (2.086): 5 puntu 8 partidatan (% 62’50).

Felix Manso Marquez (2.102): 5 puntu 7 partidatan (% 71’43).

Claudio Mendikute Fierro (2.084): 3’5 puntu 7 partidatan (% 50).

            Eneko Martiarena Lizarribar (1.968): 2 puntu 5 partidatan (% 40).

 

            Ia txapelketa osoa eman zuen igotzeko postuetan. Azkenean lortu zuen, baina Zonotzari soilik puntu erdia aterata. Ederki ibili ziren Urnietakoak, euren talentua ongi ustiatuta. Emaitza: Ohorezko Maila datorren urtean.

 

            Felix Manso Marquez izan zen taldeko onena (% 71’43). Claudio Mendikute Fierrok eta Eneko Martiarena Lizarribarrek arazo gehiago izan zuten puntuatzeko: % 50 eta % 40, hurrenez hurren.

 

ZORNOTZA LAUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: OHOREZKO MAILATIK PUNTU ERDIRA.

 

            Zazpigarren txandan igotzeko borrokatik kanpo geratu zela zirudien, Sestao B-ren aurka 3’5-0’5 galdu ondoren. Behera begira jarriko zela ematen zuen.

 

            Zornotzak hotz segitu zuen eta Orvina B-ri 3-1 eta Egidazu-ri 1-3 irabazi ondoren, Ohorezko Mailatik oso hurbil geratu zen. Puntu erdira, hain zuzen ere.

 

            Denboraldi txukuna egin zuen, baina igotzeko maila bazuela aurpegira dakioke. Azken batean, David Diez Fraile (2.160), Luis Javier Arias Garcia (2.175), Pablo Padilla Cabero (2.149) eta Mariano Diez Fraile (2.067) jokalariek talde sendoa osatzen dute.

 

CALASANZ BOSGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: EZKUTUAN IBILITA ERE, IGOTZEKO ZORIAN AMAITU ZUEN.

 

            Calasanzeko jokalarien eloari begiratuta, talde fidagarria zen. Iazko arazoak errepikatzerik izanen ez zuela zirudien (jaitsi egin zen eta Ruta de Europa desagertzeak ekarri zuen berriro Lehenengo Mailara). Jose Knor Jarillo (2.191), Carlos Pastor Pons (2.190), Ander Marchena Hurtado (2.043) eta Daniel Otsoa de Eribe Martinez (1.979) laukote indartsua da. Jaitsieratik urrun ibili zen, baina igotzeko borrokatik oso gertu ez. Azkenean, ordea, puntu batera geratu zen. Azken aurrekoaren aurka aukera ederra galdu zuen Ohorezko Mailara igotzeko (2-2 egin zuen azkeneko txandan Peña Rey Ardid-en aurka).

 

KULTUR SUSTAPENA SEIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: HASIERA TXARRAK ZAMATUTAKO LANA.

 

            Hasiera txarraren ondoren etengabe murgildu zen jaitsiera saihesteko borrokan (iaz, ordea, azkeneko txandan galdu zuen Ohorezko Mailarako txartela).

 

Taldeko zortzi jokalariak aritu ziren. Maila ona badute, baina txandakatze hori ez zen onuragarria gertatu taldearentzat, emaitzei begira. Dena den, jaitsiera saihestu zuen. Orvina B  puntu erdira geratu zitzaion. Talde honek azkena geratu zen Donibane Kirol Elkartea B-ren aurka egindako berdinketari esker mantendu zen. Hurrengo urtean hasieratik gogor jo beharko du, antzeko egoerarik ez bizitzeko.

 

ORVINA B ZAZPIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: TALDE IA OSOA JARRI ZUEN LANEAN, BAINA EZIN IZAN ZUEN JAITSIERA SAIHESTU.

 

            Miguel Rada Equiza (2.275): Puntu bat  partida batean (% 100).

            Juan Jesus Mindegia Guruceaga (2.205): 0’5 puntu partida batean (% 33’33).

            Gustavo Jimenez Martin (2.148): Puntu bat 2 partidatan (% 50).

            Gonzalo Mombiela Martinez (2.109): 1’5 puntu 3 partidatan (% 50).

Roberto Monje Peinado (2.052): 3 puntu 5 partidatan (% 60).

Mikel Ortega Lopez (1.981): 0’5 puntu 3 partidatan (% 16’67).

Egoi Hernandorena De la Cruz (2.020): 2’5 puntu 4 partidatan (% 62’50).

Javier Sevilla Subiza (1.994): 2 puntu 4 partidatan (% 50).

Emilio Monfort Cebrian (1.979): 0 puntu partida batean (% 0).

Javier Cinza Lopez (1.866): 2 puntu 6 partidatan (% 33’33).

Jonas Blanco Sisniega (1.793): 2 puntu 4 partidatan (% 50).

Pedro Rebole Arbea (1.726): 0 puntu 2 partidatan (% 0).

 

            12 jokalari erabiltzea ez da seinale ona, batetik bestera maila jaisten delako. Orvinak bere figurak galdu zituen azkeneko txanpan eta hain gogorra den Liga batean hori ordaindu egiten da. Puntu erdia besterik ez zitzaion falta izan, baina porrota adierazten duen marra da hori. Datorren urtean Lehenengo Mailan arituko da, hala ere, Orvina Ak Nafarroako Txapelketan plaza lortu diolako, baina horrek ez du porrota gehiegi arintzen, porrota beti porrota izaten baita.

 

            Jokalariak nabarmentzea ez da erraza, zenbakiak ez baitira onak. Dena den, Egoi Hernandorena De la Cruzek % 62’5 egin zuen eta Roberto Monje Peinadok % 60. Lau eta bost partida besterik ez zuten jokatu, ordea.

 

EGIDAZU ZORTZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: AZKENEKO TXANDAN MIRARIRIK EZ.

 

            Txapelketa osoa eman zuen jaitsierako postuetan. Hala ere, salbatzeko aukerekin iritsi zen azkeneko txandara, baina miraria ez zen gertatu: 1-3 galdu zuen Zornotzaren aurka. 3’5 puntu behar zituen, ordea.

 

Egidazu talde apaina izanik ere, ezin izan zion aurre egin Euskal Ligaren gogortasunari. Maila handiko txapelketa da.

 

REY ARDID BEDERATZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: TALDE HISTORIKOAREN GAINBEHERA.

 

            Historiak ez ditu partidak irabazten. Palmares handikoa izateak edo talde historikoa izateak ez dio ezertarako balio izan Peña Rey Ardidi. Taldea ez zen erakutsitakoaren araberakoa bezain makala, baina putzu barruan hasieratik bukaeraraino ibili zen. Horrelako talde historikoak denborarekin berpizten dira. Horren zain geratuko gara.

 

DONIBANE KIROL ELKARTEA B HAMARGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: EZ ZUEN NEURRIRIK EMAN.

 

            Miguel Argaya Urdaniz (1.944): 1’5 puntu 3 partidatan (% 50).

            Carlos Perez Marchal (1.972): 0’5 puntu 2 partidatan (% 25).

            Javier Perez Marchal (1.931): 4’5 puntu 6 partidatan (% 75).

            Kiko Sanchez Salazar (1.856): 2 puntu 5 partidatan (% 40).

Alvaro Reinaldo Soto (1.928): 0’5 puntu 2 partidatan (% 25).

Adrian Aldave Aguado (1.815): 2’5 puntu 4 partidatan (% 62’50).

Daniel Perez Alonso (1.697): 0 puntu partida batean (% 0).

Jesus Uriz Elizalde (1.616): 0 puntu 2 partidatan (% 0).

Eduardo Tuñón Gonzalo (1.653): 0 puntu 3 partidatan (% 0).

Daniel Lizarraga Rivas (1.596): 0’5 puntu 2 partidatan (% 25).

            Javier Lizuain Toni (1.516): 0’5 puntu 4 partidatan (% 12’50).

 

            Hamaika jokalari erabilita, etekinik ez, horrek adierazten duelako talderik onena ateratzerik ez dela izan. Emaitza on gutxi eta haietako bat bere kalterako izan zen. Orvina B-ri berdintzeak Orvina B jaistea ekarri zuen eta hurrengo urteko plaza berriz Orvina B-rentzat izatea, Donibane Kirol Elkartea B-rentzat izan beharrean.

 

            Javier Perez Marchal (% 75) eta Adrian Aldave Aguado (% 62’50) izan ziren onenak. Gainontzekoek zenbaki  kaskarrak pilatu zituzten. Kiko Sanchez Salazar % 40ra, behintzat, iritsi zen eta Miguel Argaya Urdaniz % 50era.

 

            2014-03-08.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.